
Hego Euskal Herriko langileentzat soldata propio baten aldeko ibilbidea abiatu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek, bai Herri Ekimen Legegilea erregistratuta, bai Lanbidearteko Akordio baterako eskaera luzatuta, EAEn zein Nafarroan.
Prentsaurreko baten bitartez gogoratu dutenez, azken urteetan eskubide sozialen aldeko hainbat ekimen sozial eta sindikal izan dira, besteak beste, pentsio eta soldata duinen alde. 2020ko Greba Orokorrean gutxieneko soldata eta pentsioak izan ziren eragile sozial eta sindikatuon aldarrikapen nagusietako bi.
Bost urteren ondoren, lemari berriro heldu diote sindikatuek zein pentsionisten mugimenduak. Horregatik, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek bat egiten dute pentsiodunen mugimenduak pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko aurkeztu duen Herri Ekimen Legegilearekin eta sinadurak bilduko dituzte beraiek ere.
«Espainiako gutxieneko soldata oso baxua da eta ez dio erantzuten Hego Euskal Herriko egitura sozioekonomikoari, ezta langileok hauteskunde sindikaletan zein mobilizazio bidez erakutsi duten borondate berezituari ere. Gutxieneko soldata aberastasuna banatzeko eta pobrezia murrizteko tresna izan beharko litzateke, baina Espainiako gutxieneko soldatak ez du funtzio hori betetzen», azaldu dute.
Aipatu dutenez, Hego Euskal Herriko antzeko egitura sozioekonomikoa duten herrialdeetan 2024an gutxieneko soldatak askoz altuagoak izan ziren: Alemanian 2.054 eurokoa, Britainia Handian 2.230 eurokoa, Belgikan 2.070 eurokoa, Luxenburgon 2.570 eurokoa, Herbehereetan 2.134 eurokoa, Irlandan 2.134 eurokoa edo Islandian 2.493 eurokoa (urteko 12 ordainsaritan). «Onartezina da Hendaiako langileen egungo gutxieneko soldata 1.802 eurokoa izatea eta Irungo langileena 1.303 eurokoa (14 ordainsaritan banatzen den Espainiako LGSren kopurua, 12 hilabetetan banatuta)», gehitu dute.
Hori dela eta, sindikatuek bi ekimen jarri dituzte martxan, bata bestearen osagarri. Herri Ekimen Legegileak patronalarekiko presioa eragiten du Lanbidearteko Akordioa negoziatu dezan, bestela legezko araugintza etorri baitaiteke. Eta Lanbidearteko Akordioak eskumena eskualdatzeari bidea ireki diezaioke.
Sinadura bilketa bera mobilizazio erraldoi bat izan dadila nahi dute sindikatuek, eta etapa bakoitzean beste eragileen erantzunaren arabera, mobilizazio berriak antolatuko dituzte.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek patronalari «fede onez negoziatzea» exijitzen diote. Instituzioei «ekidistantziak alboratzea eta langileen prekaritatea bultzatzen duen patronalari aurre egitea» eskatzen diete, «eta beren ardura esparruetan administrazioetako langileei eta azpikontratatutako langileei gutxieneko soldata nahikoak bermatzea». Azkenik, alderdi politikoei Herri Ekimen Legegilea babesteko konpromisoa eskatu diete.

«Ganas, paciencia y un poco de mano», receta para ser un constructor naval a pequeña escala

El presidente de Kutxabank contrapone educar en euskara y captar talento: «Es limitante»

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»

Salvioli, exrelator de la ONU: «Es inaceptable lo que hace el Poder Judicial en este país»
