Kazetaria / Periodista

Trumpen Gazako planaren aurkako erreakzioak nagusi AEBn ere

Donald Trumpek Benjamin Netanyahu Etxe Zurian hartu zuen asteartean.
Donald Trumpek Benjamin Netanyahu Etxe Zurian hartu zuen asteartean. (Andrew LEYDEN | ZUMA PRESS)

Donald Trumpek Gazari buruz egindako adierazpenek berehala atzean utzi zituzten AEBko presidentearen gainerako polemikak. Gizarte zibiletik ordezkari politikoetaraino zabaldu zen gaitzespena. Errepublikanoen artean Trumpekiko otzanenek nagusiaren ideia babestu bazuten ere, beste batzuek ez zuten ezkutatu ez dutela ideia hori maite.

Palestinak NBEn duen enbaxadoreak gogor kritikatu du Trump. «Gure lurraldea gure lurraldea da. Palestinarrek Gaza berreraiki nahi dute, eskolak, ospitaleak, azpiegiturak, hangoak direlako eta han bizitzea maite dutelako. Eta liderrek palestinarren borondatea errespetatu beharko lukete», esan zuen Riyad Mansourek New Yorken, eta gogora ekarri: «Bi ordutan laurehun mila palestinar Ipar Gazara itzuli ziren». Trumpek esan bezala, «lur zati on, berri eta eder batera» bidali nahi baditu palestinarrak, egun Israelen lurraldean dauden jatorrizko etxe- etara itzultzen uzteko esan dio palestinar ordezkariak.

Rashida Tlaib AEBko kongresista palestinar-estatubatuarrak, berriz, «garbiketa etnikoaren aldeko aldarrikapena» egotzi dio Trumpi. «Estatubatuar langileei funts federalak kentzen dizkien bitartean, Israelgo Gobernua finantzatzen jarraitzen» duela leporatu zion Michigango ordezkari demokratak.

Al Green Texasko ordezkariak Trumpen aurkako impeachment edo kargugabetze saio bat iragarri zuen, «ekintza ankerrak iragartzegatik eta ekintza ankerrak egiteagatik». Beste demokrata batzuen antzera, garbiketa etnikoa bultzatzea leporatu zion Trumpi. «Garbiketa etnikoa ez da txantxa, batez ere Estatu Batuetako presidentearengandik, munduko pertsonarik boteretsuena denarengandik datorrenean, esandakoa gauzatzeko gaitasuna baitauka», esan zuen Greenek. Chris Van Hollen Marylandeko kongresista demokratak ere Trump salatu zuen: «Esan berri du AEBen politika izango dela bi milioi palestinar indarrez Gazako Zerrendatik lekualdatzea. Hori garbiketa etnikoa da, beste izen batekin. Presidente hau pospolo bat botatzen ari da lehen ere egoera oso hauskorra den leku batean».

Errepublikanoen artean ere berehalakoan uzkur hartu zuten Trumpen asmoa, besteak beste kanpainako leloetako bat tropa gehiago inora ez bidaltzea zelako. Lindsey Graham senatariak esan zuenez, bere barrutiko herritarrak «ez daude animo handiz estatubatuarrak bidaltzeko Gaza hartzera. Arazoa izan daitekeela uste dut». Era berean, AEBn «lagun arabiarrek» esateko dutena entzun behar zela gaineratu zuen. Josh Hawley Montanako senatari errepublikanoa ere kritiko agertu zen: «Ez dut uste AEBko baliabideen erabilera onena denik Gazan diru mordoa gastatzea. Nahiago nuke hori Estatu Batuetan gastatzea lehenik». Rand Paul Kentuckyko senatari errepublikanoak ere Trump kritikatu zuen: «Bakearen bila palestinarrek eta israeldarrek joan behar dute. ‘America First’ (AEB lehendabizi) bozkatu genuela uste nuen. Ez dugu zertan beste okupazio batean sartu, gure soldaduen odola isurtzeko».

Herrialdeko egunkari garrantzitsuenetako batzuek ere kritikatu zuten Trumpek Etxe Zurian esandakoa. «AEBko buruzagi batek urteetan iragarri duen ideiarik makurrenetakoa» dela salatu zuen “The New York Times”-ek, eta gogora ekarri zuen Genevako Hitzarmenak debekatzen duela «populazioak indarrez lekualdatzea». “Wall Street Journal”-ek, berriz, proposamenak «Palestinako Estatuaren ideia birrintzen» duela esan zuen, eta erantsi zuen: «10-15 urte iraun dezakeen garapen proiektu masibo batean inplikatuko lituzke Estatu Batuak».

ALDEKOAK

Trumpen adierazpenek sortutako nahasmenaz jakitun, Etxe Zuriak berak atera zuen oharra, AEBko presidentearen jarrera babesteko. «Trump presidentearen Gazako bake planak laudorioak jaso ditu» izenburua jarri zioten. Segidan, errepublikanoak liderraren mezura batu ziren.

Mike Johnson Ordezkarien Ganberako buru errepublikanoak «urrats ausarta» deitu zion Trumpen adierazpenari. «Detaile gehiago izango dira, noski. Lehen iragarpena sorpresaz hartu zuten askok, baina mundu guztian goraipatu dute», esan zuen speaker-ak. «Eskualdea oso arriskutsua da, eta ekintza ausarta eta (Trump) erabakigarria hartzen ari da eskualdean bakea bermatzeko», gaineratu zuen.

Trumpen Ekialde Hurbilerako mandatari bereziak bere nagusiaren ideia babestu zuen. Steve Witkoff-en Fox telebistan esandakoaren arabera, «gaur egungo Gazan ezin da bizi, eta ezingo da ziurrenik hurrengo 10-15 urteetan ere. Eskualdean bakea egoteak bizitza hobea dakar palestinarrentzat. Bizitza hobe horrek ez du zertan lotuta egon gaur egun bizi zaren espazio fisikoari».

Marco Rubiok ere bere nagusia goraipatu zuen, baina ez hainbeste haren plana zehazki. «Gazak Hamasetik libre izan behar du», ohartarazi zuen X sare sozialean. «Estatu Batuak prest daude gidari izateko Gaza berriz eder egiten. Gure helburua bake iraunkorra da eskualdeko pertsona guztientzat», adierazi zuen.

Rechazo de aliados y adversarios

Incluso aliados de EEUU que apoyan su ofensiva genocida en Gaza rechazaron las pretensiones del presidente de EEUU de hacerse con el control de la Franja. El Gobierno francés subrayó su oposición a cualquier «desplazamiento forzoso» que «constituiría una grave violación del derecho internacional» y «un ataque a las aspiraciones legítimas de los palestinos». París entiende que, además, podría desestabilizar a otros países de la zona.

La ministra alemana de Exteriores, Annalena Baerbock, coincidió en que la expulsión de palestinos sería inaceptable y violaría el derecho internacional. «No debe haber ninguna solución que pase por encima de los palestinos», advirtió. Keir Starmer, primer ministro británico, no valoró las palabras de Trump, pero afirmó que «a las comunidades de Gaza se les debe permitir reconstruir (...) en el camino hacia una solución de dos Estados». Menos crítico fue el ministro italiano de Exteriores, Antonio Tajani, para quien el plan de deportación «es difícil de implementar» por la negativa de Jordania y Egipto.

China mostró su oposición al desplazamiento forzoso de los residentes de la Franja y dijo esperar «que todas las partes acepten el alto el fuego y se vuelva a una solución política basada en los dos Estados». El Kremlin se abstuvo de criticar la propuesta limitándose a apoyar la fórmula de los dos Estados. En cambio, el presidente de Brasil, Luiz Inácio Lula da Silva, consideró «incomprensible» la propuesta de Trump, acusó a EEUU de haber alentado el genocidio y cuestionó que sea el encargado idóneo de «intentar cuidar de la Franja de Gaza», territorio del que deberían hacerse cargo, remarcó, los propios palestinos. GARA