
Lakuako Gobernuaren menpe dauden eskoletako garbitzaile eta sukaldariek egin duten grebak segimendu zabala izan du, deitzaileek eman dituzten datuen arabera. LAB, ELA eta CCOO sindikatuek hirugarren greba eguna deitu dute asteazken honetarako. Langile hauek 2009tik eguneratu gabe dute hitzarmena. Elkarretaratzeak egin dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilbon, Lakuako Hezkuntza Departamenduaren egoitzen aurrean.
Deitzaileen datuen arabera, grebak segimendu zabala izan du, urtarrilean egin zituzten deialdien antzekoa, ELAko Miren Zubizarretak azaldu duenez. Orduan %70eko erantzuna izan zuten.
Gutxieneko zerbitzuak kenduta %100eko erantzuna izan dute sukaldariek Beasainen, Hernanin, Zarautzen, Azkoitian, Lezon, Ikasbiden, Urretxun, CEP Mendia Balmasedan, CEP Kontxan, CEP Alonsotegin, Dulantzin, Gaubean, Gamarran edo Mendikon.
Garbiketako langileen kasuan, erabateako izan da Lasarten, Ordizian, Burdinibarran, Trapagaranen, Gorbeialden, Eion eta Eraikinen.
Greba deitu duten sindikatuek salatu duenez, Lakuako Gobernuak zerbitzu minimo zorrotzak jarri ditu gaurko grebarako. Halere, ELAren arabera, langileen erantzuna positiboa izan da.
Lakuako Hezkuntza Departamenduarekin negoziatzen ari badira ere «akordio batera heltzetik urrun gaude orandik».
Aurrerapausurik ez
Hilaren 11an izan zuten azken bilera, «baina ez genuen aurrera egin» sindikatuek egiten dituzten aldarrikapenei dagokienez. Hurrengo bilera martxoaren 6an egiteko aurreikusita dago. «Urtarrileko greben ostean negoziazio mahaiak deitu ditu Hezkuntza Sailak. Bilera hauetan, grebek behartuta zenbait eduki mahai gainean jartzen hasi da, funtzioen inguruan esaterako eta kategorien egokitzapenari buruz hitz egiten hasi da. Halere, grebetako aldarrikapenei erantzuten dieten proposamenak jorratzetik eta ekartzetik urrun dago», azaldu dute deitzaileek.
Hitzarmena berritzeko grebetako aldarrikapen nagusiak hauek dira: lan zamak arintzeko bazkaltiar eta garbiketa ratioak hobetzea eta lanaldiak murriztea; gazteberritze planak adostea; galdutako eros-ahalmena berreskuratzea; funtzioak definitzea eta kategoriak egokitzea; enplegua egonkortzea eta pribatizazio zein fusio edo itxieren bidez lanpostu suntsiketak eragozteko neurriak hartzea, ordezkoen araudia negoziatu eta adostea, lizentziak eta baimenak hobetzea eta lan osasun,berdintasun eta euskara planak garatzea.
«Kolektibo hau feminizatuena den Hezkuntza saileko esparrua da eta lan baldintza prekarioenak dituena, baita pribatizazio prozesu handiena bizi duena ere», nabarmendu dute.
Eskoletako garbitzaile eta sukaldarien grebak LAB, Steilas, ELA eta CCOOk EAEko hezkuntza publiko ez unibertsitarioan deitu dituzten mobilizazioetan txertatzen da. Bihar ere greba eguna da kolektiboa honentzat eta Lakuan elkarturko dira 11.30ean.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
