Kazetaria / Periodista

Leonard Peltier erresistentzia indigenaren sinbolo bihurtu da

Turtle Mountain erreserbako kultur gunea atzo AEBko herri indigenen erresistentziaren hiriburu bihurtu zen Leonard Peltier preso politiko ohiari egindako ongi etorriko ekitaldian. Ia mende erdi espetxean igaro ondoren, itzuli da eta bertako eta urruneko jarraitzaileek hunkituta hartu dute.

Leonard Peltier, hegazkinetik jaisten, Ipar Dakotara heldu zenean.
Leonard Peltier, hegazkinetik jaisten, Ipar Dakotara heldu zenean. (Angel WHITE EYES | NDN COLLECTIVE)

Zalantza zegoen Leonard Peltierrek bere omenez antolatutako ekitaldian egoterik izango zuen. 80 urterekin irten da espetxetik, gaixorik. Protagonista egon zein ez, Estatu Batuetan dagoen giro toxikoan eta indigenek historikoki jasandako trauma gero eta gehiago agerian geratzen ari den unean, erresistentziaren ospakizuna egin beharra zegoela erabaki zuen NDN kolektibo indigenak.

Baina Peltierrek bertan egon nahi izan zuen atzo. Bezperan, Floridan espetxetik irten berritan, Peltierren abokatu Jenipher Jonesek adierazi zuen: «Gerlari baten espiritua dauka. Energiaz eta erabateko duintasunez irten da Colemango espetxetik». Peltierrek eskua eman zien espetxeko funtzionariei, eta «denak pozik zeuden, kalera zihoalako».

Ongietorria ematen 60 eta 70eko hamarkadan AIM (American Indian Movement) kide izandako lagunak egon ziren, baita belaunaldi gazteak ere. Bi adin tarteen artean, urtez urte manifestazioak, elkarretaratzeak eta martxak antolatu dituzten pertsonak, gogora ekarriz, «Leonard inspirazio iturria izan dela guretzat urteotan guztiotan». Arrano ikur bat eman zioten, herri indigenetan ohorea eta lidergoa adierazten duen sinboloa, eta gaur egun herrion subiranotasunaren ikur ere bihurtu dena.

NDN kolektiboko Nick Tilsenek aurkeztu zuen, 500 urte baino gehiagoko erresistentziarekin jarraitzeko asmoa erakutsiz. «Baina gaur garaipen eguna da», esan zuen, mikrofonoa «gure heroietako bati, gure gerlarietako bati, gure liderretako bati» eman aurretik. Peltierrek gurasoak gogoan izan zituen hasieran, chippewa herriko aita eta lakota herriko ama. Herria goraipatu zuen, 50 urteotan onerako aldatu izanagatik. «Ni hemendik joan nintzenean, txiza egiteko poto bat ere ez zegoen», esan zuen. Eskerrak eman zizkien denei, hunkituta, jarraitzaileek behin eta berriz eteten zutela. Hunkituta, «ez dut negarrik egin nahi gerlari hauen guztien aurrean», adierazi zuen, eta eskerrak eman zizkien bere alde mobilizatu eta borrokatu diren guztiei.

Aitortu zuen Joe Bidenek emandako kommutazioa ez dela erabateko askatasuna, «mugapen batzuk ditut, baina ziega batean egotea baino askoz hobea da. Iluntasun hutsa da hori, bertan hil nendin prestatuta dago». AEBko espetxe sistemaren aurka gogor mintzatu zen, «baina irabazi dut, irabazi diet sasikume horiei». NDNk gogora ekarri zuenez, «espetxealdia infernu bat izan da 49 urtez. Presoek errespetatzen zuten, baina infernua izan da, sekula ez du behar bezalako mediku zaintzarik izan». Aurrera begira, Peltierrek, amaieran, «maite zaituztet», esan zien jarraitzaileei, oihu artean.

ETXERA

Leonard Peltierren etxerako bidea bezperan hasi zen, Colemango espetxetik irten berritan. Kazetariek estutu aurretik sartu zuten jarraitzaileek auto batean, etxera eramateko, eta handik gutxira NDNk bideo batean erakutsi zuen. Autoan gertatutakoa ondoren kontatu zuen Nick Tilsen erakundeko buruak: «Eskua eman zidan, heldu zidan, hunkituta zegoela esan zidan libre egoteagatik». Autoan musika jarrita zegoen, «eta dantzan hasi zen atzealdean. Erabateko poza zen bera ikustea». Ipar Dakotaraino eramateko hegazkinera igo aurretik, Orlando inguruan zeremonia txiki bat egin zuten Peltierrekin batera, «haren babeserako otoitz egin genuen, espetxe barruan gertatu zaizkionak uxatzeko eta ezabatzeko».

Handik ordu gutxira, Floridako epeletik lakota, dakota eta ojibwe herrien zelai elurtuetan lur hartzen zegoen Peltier zeraman hegazkina. Berehala ekin zioten Turtle Mountain-eko bideari. Erreserbako sarreran, 281 errepidearen bi aldeetan, dozenaka auto zain zituen, ogichidaa (gerlariari) ongi etorri egiteko: «Etxera itzuli ginenean, kaleak jendez beteta zeuden, ehunka lagun, oihuka, kantuan, irrintzika, hainbat mezu zituzten kartelei eusten». Afixa horietako batzuetan “miigwech Leonard” irakur zitekeen, hau da, «eskerrik asko» ojibwe (anishinaabe) hizkuntzan. Beste kartel batzuek “50 urteko erresistentzia”, “bazen garaia”, “ongi etorri etxera, Leonard” edo “ongi etorri, aitona” zioten. «Egun historiko eta hunkigarria izan zen. Eta Leonard pozarren zegoen». Leonarden arrebak, 78 urteko Betty Ann Peltier Solanok dioenez, «ez nuen uste sekula berriz libre ikusiko nuela. Pentsatzen nuen etxera ekartzeko era bakarra hiltzen zenean izango zela». Belcourten «inoiz gertatu den ekitaldi handiena» dela zioen. Sheila Peltier 60 urteko arreba ere hunkituta zegoen: «Espetxe hartatik irten den eguna oso hunkigarria da denontzat». Ongietorrira joan zirenen artean egon zen Stevie Van Zandt musikari eta aktorea ere.

Izan ere, Leonard Peltierren askatasunak esanahi berezia dauka AEBko indigenentzat eta bere alde mundu osoan mobilizatu direnentzat. «Bere bizian zehar Leonard Peltier nola tratatu duten, fiskaltzaren jazarpenean, eta gero espetxealdian, bidegabekeria erraldoia da», salatu zuten ekitaldiko antolatzaileek. «Baina bat dator herrialde honek zelan tratatu dituen indigenak, herrialdea sortu zenetik. Beraz, Leonard Peltier askatzeak denok ukitzen gaitu, guk guztiok gure zati bat ikusten dugulako Leonard Peltierrengan. Gure borroka ikusten dugu Leonard Peltierrengan. Honenbestez, Leonard Peltier askatzea garaipen eta askatasun eguna da indigenentzat eta giza eskubideen defendatzaileentzat, alde guztietan», esan zuen Tilsenek.

MITO BIHURTUTA

Sinbolismoz betetako figura da Leonard Peltier: «Zeinen luze jo duen honek guztiak, bere bizitzan jasandako bidegabekeriak, baina baita munduan ere». Mugimendu indigenarentzat, Peltier askatzea Gobernu federalaren aitortza bat da, pertsonalki egin diotena bidegabea izan zela aitortzeko, «baina baita indigenoi egindakoa ere gaizki zegoela».

AIMko buruzagi garrantzitsuenetakoa izan zen Peltier, eta jarraitzaileek argi dute horregatik zigortu dutela. Pine Ridgeko erreserban egindako okupazioaren ostean hil zituzten FBIko bi agenteen kasuko irregulartasunak aspaldi agerian geratu ziren, baina askoz hamarkada gehiago eman behar izan ditu preso. «Leonard Peltier eta AIM altxatu ziren garai historiko hartan, gure zeremoniak legez kanpo zeuden, gure hizkuntzak legez kanpo zeuden, gure tribuen aitorpen federala ere amaitu nahi zuten. Altxamendu horrek harrotasuna ekarri zuen, hizkuntzak atzera ekartzea eragin zuen, gure kultura eta gure zeremoniak atzera ekartzea», adierazi zuen Tilsenek.

Peltierrekin abiarazitako mugimendu hori izan zen gerora Peltierren beraren askatasunaren aldeko ekimenaren muina. Gaur egun ere, lurraren eta hizkuntzaren eta kulturaren defentsarekin lotuta espiritualtasun handia dauka mugimendu indigenak: «Leonard askatzeko ekimen hori ez zen posible izango gure otoitzetan, gure sinesmenen sisteman oinarritu izan ez balitz. Bera eta bere mugimendua borrokatu ziren horren alde. Horregatik da zirkulua betetzea guretzat, horregatik dauka horrelako esanahia guretzat indiar herri bezala». Espiritualtasun horrek osagai eta irakurketa politiko argia dauka: «Herrialde honek gu hiltzeko eta ezabatzeko egindako guztiaren ostean, Leonard Peltier libre egotea, bere askapena sinboloa da guretzat. Egin diotena egin diotela, gu ezabatzeko egin dutena egin dutela, ez dute arrakastarik izan, erresistentzian eta matxinadan jarraitzen dugu, erresilienteak garelako».

ASIMILAZIOA

NDN mugimenduak diru bilketa egin izan du behin eta berriz. Azkenetako bat Peltierri etxe bat emateko izan da. Espetxealdia, azken batean, etxeko atxiloaldi bihurtu da, eta horretarako etxea behar du ume zenetik etxerik gabe egon den liderrak. «Beretzat hartu dugun etxera iritsi zenean, otoitz egin genuen, bedeinkatzeko. Eta esan zuen, ‘azkenean etxean nago’. Eskerrak ematen dizkio mundu guztiko jendeari beraren alde altxatzeagatik eta ez etsitzeagatik», adierazi zuen NDNk.

Estatu Batuetako beste leku batzuetan ere ospatu da Peltierren askatasuna. Washingtonen kongresu indiarreko bileran gogora ekarri dute 50 urtez jasandako bidegabekeria, eta hori guztia askoz lehenago hasi zela, umezaroan sufritutako asimilazio politikekin.

«1952an, bederatzi urte baino ez zituela, Leonard indarrez eraman zuten Wahpeton Indian Boarding School-era; haur natiboak asimilatzeko diseinatutako erakunde federal bat zen, horretarako koertzioa eta sarritan praktika gogor eta iraingarriak erabiliz», gogorarazi zuen gertaera haiek azalera ekarri eta sendabidea emateko antolatutako elkarteak. «Leonardi etxean ongi etorri egiten diogun bezala, ez diogu haren erresilientziari bakarrik omen egiten; indiar barnetegi eskolen historia mingarria sufritu duten guztiei berresten diegu egiaren, justiziaren eta sendatzearen alde daukagun gure konpromiso argia», gaineratuz.

Barnetegi eskola horien sufrimenduaren aitortzarako Deb Haaland indigena ekarri zuen Gobernura Joe Biden presidente ohiak. Eta trauma haren konponbidean, Haaland berebiziko lana egin zuen Bidenek, agintaldiko azken egunean izan arren, Peltier espetxetik atera zezan.



idilio Trump-Musk, en horario de máxima audiencia

El canal de televisión Fox News emitió el martes una entrevista a las dos personas más poderosas en EEUU en la actualidad. Donald Trump y Elon Musk se profesaron un afecto mutuo, y el propio presentador llegó a decir a los espectadores que «siento que estoy entrevistando a dos hermanos». El objetivo de la entrevista era evidente, mostrar una amistad a prueba de cualquier ataque. Unos ataques que no se limitan al campo progresista. Desde la derecha extrema, uno de los artífices ideológicos de Trump, Steve Bannon, le acaba de llamar «parásito inmigrante ilegal».

En cualquier caso, Musk y Trump se alabaron mutuamente una y otra vez. «Quiero al presidente -dijo el hombre más rico del mundo-, creo que es un buen hombre». «No encontré a nadie más inteligente», respondió Trump. Elon Musk es ahora mismo la persona más influyente en la Casa Blanca. Sin olvidar que sus millones de dólares, unidos al control de las redes sociales, jugaron un papel importante en la victoria electoral republicana. Musk se mostró en la cadena Fox como una especie de CEO o director de una empresa de Trump. Su mandato sería volver a traer bajo control político la maquinaria de Washington, «liberal (progresista) y no que no ha sido elegida».

Musk citó cómo la ciudad de Washington votó demócrata «un 92%, eso es prácticamente todo el mundo», lo que explica la resistencia respecto a la agenda de Trump. Siguiendo esa línea, Musk señaló que «la voluntad de la gente no se implementa, y eso significa que no vivimos en una democracia, sino en una especia de basurero de burocracia. Lo que estamos haciendo es asegurar que las órdenes ejecutivas del presidente se cumplen».

Por ahora, el idilio Trump-Musk parece tener fuerza, pero tanto uno como otro tienen un largo historial de romper bruscamente con sus asesores.U. U.