
Lasterka Askatasunera bueltan da, maiatzaren 24an gazte independentistek haien aldarriak lau haizetara zabalduko dituzte Bilboko kaleetan, «aisialdi eredu alternatibo batean oinarrituko den ospakizun handian». Iazkoa izan zen lehen edizioa, egunean bertan 500 gazte inguru bildu zituena, eta aurten bigarren edizioaren bila doaz.
Aurkezpenean azaldu dutenez, egitasmoa hainbat balioren baitan jaio da: «auzolana eta autogestioa, gazteok batzea eta kaleak hartzea, balio eraldatzaileak, euskararen aldeko hautua edota Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioak hauspotzea».
Ekimena Kaskagorritik eta Gazte Konpartsetatik jaiotzen den arren, balio hauekin bat egiten duen edozein norbanako, kirol talde, Gazte Mugimendu eta abarren elkargune izango dela nabarmendu dute. Ekimen handia izatea nahi dute antolatzaileek, «Bizkaiko gazteen benetako elkargune bat».
Formatuari dagokionez, lasterketa bera du oinarrian, ibilbide luzea eta ibilbide laburra izango dituena, alegia. Goizean goiz inkripzioa eta dortsal banaketa izango da. Gero, gorputza berotuko dute lasterketa baino lehen denon artean, eta ondoren korrika hasiko dira «banaka, binaka, taldeka edoa mozorratuta, txupinaren hotsa entzun bezain laster».
Eguna osatzeko, goizean zehar eskaintza ezberdinak izango dira sortzaileei, musikari, otorduei eta aldarrikapenari ere leku eginez eta ekitaldi batekin eguna borobilduz.
«Aurten ere aldarriz beteko dugu Bilbo, Euskal Herriaren askarasunaren aldeko balioei lekua egingo diegu. Argi utziko dugu gazteok pausoz pauso independentziara bidean goazela. Lasterka Askarasunera. Gazteria independentista martxan», aldarrikatu dute.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
