
Malagako Zinemaldian Epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen filma da ‘La buena letra’. Rafael Chirbesen izen bereko eleberrian oinarritua, eta Celia Rico Clavellinok idatzi eta zuzendua, Loreto Mauleon, Enric Auquer, Roger Casamajor eta Ana Rujas dira ‘La buena letra’ filmeko protagonistak.
Pelikula Valentziako (estatu espainola) herri batean girotuta dago, gerraostean, non Ana (Loreto Mauleón) familiarekin aurrera ateratzen saiatuko den, baina hori ez da erraza izango; izan ere, bai Tomas (Roger Casamajor) bere senarrari, bai Antonio (Enric Auquer) koinatuari lana aurkitzea kosta egingo zaie. Gerra zibilak zauri sakona ireki du familiako kide guztiengan, batez ere Antonio koinatuarengan. Ana zauri hori sendatzen saiatuko da, gisatu, sekretu eta isiluneen bidez, baina Isabel, Antoniorekin ezkondu berria, familiara iristen denean, Anaren arreta eta zainketek ezer gutxi balioko dute.
«Biziki hunkitu ninduen Anaren eleberriko protagonistaren kontakizunak; emakume hark, beste askok bezala, familia sostengatu zuen gure historiako garairik gogorrenetako batean», esan du Ricok prentsari egindako adierazpenetan.
Eleberria egokitzera bultzatu zuenari buruz ere honakoa gehitu du: «Gure amona eta birramonetan pentsatu nuen, eta haietako baten ikuspuntutik pelikula hau egitea aukera polita izan zitekeela. Haiengandik espero zena bete zuten emakume anonimoak ziren, gisatu, josi eta isildu, familia batuta mantentzea edozein amets edo desio sakrifikatzearen kontura».
Filmaren hasieran «La buena letra es el disfraz de las mentiras» (Letra ona gezurren mozorroa da) esaldia azaltzen da; hitz horiek emango diote bidea kontakizunari eta filmaren gai nagusiari.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

