Martxoaren 19an Atharratzetik atera eta 29an Bilbon amaitzen den arte, Euskal Herria kolorez, alaitasunez eta euskararen aldeko aldarriz beteko du Korrikak. ‘Euskara gara’ lelopean, hamaika egunez, 2.180 kilometro, 3.436 lekuko hartze, 460 herri eta milaka euskaltzale izango ditu zain, hilaren 29an Bilbon bukatu aurretik.
24 orduz Hamaika Telebistaren seinalea jarraitu ahal izango da hemen, une oro zoro zoragarriak nondik dabiltzan jakiteko eta, pantailaren beste aldetik bada ere, ekimen honekin gozatzeko.
Horrez gain, hamaika egunetan zehar, NAIZek zuzeneko kontakizuna egingo du blog berezi batean. Bertan, Korrikak ematen duen guztia jarraitzeko aukera izango da, bideo, irudi, kronika, erreportaje eta audio bidez.

Gipuzkoa
Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

Euskal Herria
PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria

Euskal Herria
Fallece también la joven rescatada con síntomas de ahogamiento en Beriain

Euskal Herria
Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

Bizkaia
