97 urte betetzeko bezperan lekukoa eraman du Consuelok Ortuellan.
97 urte betetzeko bezperan lekukoa eraman du Consuelok Ortuellan.
Aritz Loiola (Foku)

24. Korrika, Atharratzetik Bilbora

Korrikaren 24. edizio honek ematen duenaren berri jasoko du NAIZek zuzeneko honetan, martxoaren 19an Atharratzetik atera eta 29an Bilbora iritsi arte. Albisteak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak, erreportajeak... dena hemendik bildurik aurkituko duzu.

 

KORRIKA ZUZENEAN (Hamaika TB)

Partekatzeko

ARGAZKI GALERIA

Aiaraldean hasi eta Gasteizen bukatuko du ostirala Korrikak

Adin guztietako parte hartzaileak ditu Korrikak.
Adin guztietako parte hartzaileak ditu Korrikak. (AEK)
Maderas de Llodioko langileen arteko aldarriek ere izan dute tokia.
Maderas de Llodioko langileen arteko aldarriek ere izan dute tokia. (AEK)
Euriak ez ditu Laudioko korrikalariak kikildu.
Euriak ez ditu Laudioko korrikalariak kikildu. (AEK)
Amurrioko alkateak EH Bilduko zinegotziari lekukoa hartzea ukatu dio, Udalaren kilometroan.
Amurrioko alkateak EH Bilduko zinegotziari lekukoa hartzea ukatu dio, Udalaren kilometroan. (AEK)
Zigoitiko Gazte Asanbladak lekukoa hartu du Gorbeialdean.
Zigoitiko Gazte Asanbladak lekukoa hartu du Gorbeialdean. (AEK)
Korrika Gorostitzan, asto bat adi begira duela.
Korrika Gorostitzan, asto bat adi begira duela. (AEK)
Jende andana batu da Korrikara Galdakaon.
Jende andana batu da Korrikara Galdakaon. (AEK)
Zaldiak izan dira gaurko ibilbidean.
Zaldiak izan dira gaurko ibilbidean. (AEK)
Bi korrikalari, elkar besarkatuta lekukoa eskuetan dutela, Usansolon.
Bi korrikalari, elkar besarkatuta lekukoa eskuetan dutela, Usansolon. (AEK)
LABeko haur eskoletako kideak.
LABeko haur eskoletako kideak. (AEK)
Partekatzeko

Korrika Gasteizera bidean. 21.00ak aldera helduko da Arabako hiriburura. 

Partekatzeko

Euskararen aldeko aldarria ozen entzun da Trebiñun Korrikari esker. 

Partekatzeko

Trebiñu arabarra eta euskalduna aldarrikatu dute herritarrek Korrikan.

Korrika Trebiñun.
Korrika Trebiñun. HAMAIKA TELEBISTA
Partekatzeko

Trebiñu zeharkatzen ari da Korrika, eta gauean Gasteizera helduko da.

Partekatzeko

Ilunabar ederra Trebiñun. Añastro utzi du atzean Korrikak.

Korrika Trebiñun.
Korrika Trebiñun. HAMAIKA TELEBISTA
Partekatzeko

Kuartangotik atera berri, «tipi-tapa, tipi-tapa»

Partekatzeko

GOPEGIN ZALDI GAINEAN

Gopegi herrian izugarrizko pozarekin hartu dute lekukoa eskolako haurrek. Eta gainera zenbait lagunek zaldi gainean egin dute ibilbidea ondoan, irudia benetan ederra osatuz.

Garazi Castañoren eskutik pasartea.

Partekatzeko

BIZKAITIK ARABARA SALTO

Gorbeialdia zeharkatzen ari dira lasterkariak, Bizkaitik Arabarantz. Azkeneko bi orduak mendi parajeetatik egin ditu, eta giro bustian; hegoalderantz egin bitartean argitzea espero. 

Gorbeialdean lasterketa.
Gorbeialdean lasterketa. NAIZ
Partekatzeko

JOSEBA IRAZABAL ERE LEKUKO ERAMAILE, HUNKITUTA

Joseba Irazabalek hamabost edizio egin ditu Korrikan furgoneta arduradun lanetan. Gurpil gaineko hiru hamarkada horiek gau luzeak, emozio biziak eta lekukoaz haratago lasterketa bizirik mantentzeko kezka utzi dizkiote. Gaur goizean Arratian eraman du lekukoa, ia lainopean. Garazi Castaño lankideak ekarri digu unea.

Hemen Korrikari buruzko gehigarrian egin genion elkarrizketa: «Korrika bakoitzak hunkitzen nau, ez dut gogoratzen negar ez dudan bat ere».

 

Partekatzeko

Zeanuriko txistulariak irudian. Lehenengo Korrikatik gaur arte kilometro bat beti eskuratu dutela aipatu dute.

Partekatzeko

Arrigorriagan eguna argitu aurretik...

Arrigorriagako kaleetan, oraindik ilun.
Arrigorriagako kaleetan, oraindik ilun. Oskar Matxin Edesa (Foku)
Partekatzeko

Eskola txikien txanda Artean. Arratian jarraitzen dugu, Arabarantz hurbiltzen.

Partekatzeko

IGORREN JENDETZA, ERRITMO AZKARRA... ETA GALIZIERAZ

Bizkor ekin dio Korrikak Igorren. Pentsiodunek eraman dute lekukoa. Bertso eskolakoek ere bai, eta bertso bat galizieraz kantatzera ere animatu dira...