
Gripeak jota, Alvaro Djalo Athleticeko aurrelaria Getaferen aurka ostegun gauean jokatzeko deialditik at laga du Ernesto Valverdek, Iñaki eta Nico Williams anaiekin batera. Ondorioz, aipatu hiru jokalariek ez dute Madrilera 10.45etan Loiutik atera den hegaldian bidaiatu.
Aldiz, Alavesen aurkako euskal derbian ez bezala, Gorosabel, Berenguer eta Prados deialdira itzuli ahal izan dira. Arrasateko atzelaria eta aurrelari nafarrak txartel pilaketagatik partida bateko zigorra bete behar izan zuten pasa den jardunaldian eta, berriz, Pradosek Manchester Uniteden aurka kolpea jaso zuen Old Trafforden jokaturiko neurketan eta ordutik jokatu ezinik zebilen.
Djalo eta Williams anaiez gain, Alavesen aurka hasierako hamaikakoan aritu zen Aingeru Olabarrieta zein Endika Bujan ere deialditik at geratu dira, biak ala biak bigarren taldeko jokalariak; ez hala Alejandro Rego erdilaria. Bestalde, Iker Varela hegalekoa ere 23 bidaiarien artean sartu du Valverdek, Alavesen aurka deialditik kanpo geratu ostean.
Ondorioz, honako 23 jokalariak eraman ditu entrenatzaile zuri-gorriak Getafeko Alfonso Perez Coliseumean jokatzeko: Unai Simon; De Marcos, Vivian, Paredes, Adama; Galarreta, Vesga; Berenguer, Sancet, Unai Gomez; Guruzeta; Agirrezabala; Gorosabel, Lekue, Yeray, Unai Nuñez, Yuri, Jauregizar, Prados, Canales, Sannadi, Rego eta Varela.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
