
Euskara normalizatzeko plana izango du Iruñeko Udalak. Horrela adostu dute Tokiko Gobernu Batzarrak eta PSNren udal taldeak. Plana «elkarbizetzarako tresnatzat» jo du du Aitziber Campion Euskara eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi bereziak. «Euskarak ez du inor baztertzen, bateratzen du», gaineratu du.
Campionek adierazi duenez, erabaki honekin «urrats sendoa ematen du Iruñea kohesionatuago eta aniztasunarekiko errespetuago eraikitzeko».
Akordio honi esker plana prestatzeko enkargua egingo da, euskararen erabilera bultzatzeko, babesteko eta indartzeko. Abiapuntua euskara hizkuntz minorizatua dela onartzea da. Egoera horren aurrean, Iruñeko Udalak duen ardurari erantzun nahi dela nabarmendu du Campionek. Honekin batera, euskara gizarte kohesiorako tresna izan behar dela gaineratu du zinegotziak.
Azaldu duenez, Tokiko Gobernu Batzordeak planaren zirriborroari ekarpenak egitea proposatu zien beste taldeei, baina soilik PSNk erantzun du. «Akordioa lortzea ez da zaila izan, aberasgarria baizik. Ekarpena bakoitza ezkertzekoa izan da».
Campionentzat «oso lan aberasgarria izan da lau taldeak [EH Bildu, PSN, Geroa Bat eta Contigo-Zurekin] eroso senti daitezen dokumentu bakarra egin ahal izatea».
2026rako martxan izatea espero da
Plana martxan jartzeko epeari dagokionean, urte amaierarako diagnostikoa amaitu izatea espero dutela azaldu du. Gauzak horrela, 2026ko hasieran plana martxan izatea espero dutela gaineratu du.
Planak izango dituen berrikuntzei buruz galdetuta, oraingoz zeintzuk izango diren esatea zaila dela erantzun du Campionek. Ardura hori euskararen normalkuntzan eskarmentua duten taldeen eskuetan utziko dela gaineratu du. Honekin batera, euskarak Udalaren jardueran duen presentzia hobetzeko esfortzua egingo dutela esan du.
Mailakakotasunean, egungo legedian eta berdintasunean oinarrituko da plana, elkarbizitza esparruak bilatuz euskara babestu eta indartzeko, hizkuntzaren ezagutza bultzatuz eta Udalaren eta herritarren arteko harremanetan euskararen erabilera indartu.
Babesa eta ikusgarritasuna indartzea
Udalak hartuko dituen konpromisoen artean, euskara babestea eta ikusgarritasuna indartzea daude. Horretarako, Udalak antolatzen dituen ekitaldietan eta herritarrei zuzendutako komunikazioetan euskarak duen tokia handituko da.
Honekin batera, euskara ikasteko tresnak eta informazioa jarriko ditu Udalak hiritarren eskuetan eta planean jasoko diren ekimenak finantziatu ahal izateko aurrekontuetan partidak izatea aurreikusten da.
Honekin batea, Euskararen Udal Kontseilua osatuko da, Normalizaziorako Plana garatzen laguntzeko erakunde kontsultibo gisa.
PSN, akordioarekin pozik
Euskara Normalizatzeko Planaren inguruan akordioa lortu ondoren, PSN «pozik» azaldu da, «errespetuan, aniztasunean eta elkarbizitzan» oinarritzen dela gaineratuz.
Marina Curiel PSNko udal taldeko eledunak nabarmendu duenez, «euskararen erabileraren eta ezagutzaren bultzatzea inposiziorik gabe eta legearen barnean egitea bermatzeko ekarpenak» egin dituzte.
«Gure lurreko hizkuntza propioa da euskara eta, hori dela eta, babesa, bultzada eta errespetua behar ditu», adierazi du Curielek.
Gauzak horrela, «euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzearen alde gaude, baina askatasunetik, inposizio ezatik eta Iruñeko hizkuntza-aniztasunetik abiatuta».
«Elkarbizitzan aurrera egiteko, euskararen prestigio soziala indartzeko eta hizkuntzaren erabilera politikoa gainditzeko tresna egokia da plana. Euskarak ezin du banaketa eragin», gaineratu du Curielek.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
