
Bederatzi greba egunen ondoren, maiatzaren 9an LABek, Steilas, CCOO, UGT eta Interinok taldearekin batera akordio bat adostu zuen Lakuako Hezkuntza Sailarekin. «Tamalez, eta nahiz eta Begoña Pedrosa sailburuak medioetan adierazpenak egin dituen bakoitzean hezkuntza kalitateaz aritu den eta baliabideak erdigunean jarri izan dituen, hitzartutako guztia ez da betetzen ari», salatu du. Horregatik, LABek mobilizazioak eta lanuzteak egin ditu ostegun honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan.
Ohar batean LABek azaldu duenez, «negoziazioan baliabideen gaia gatazkatsua izan zen»; sindikatuak adierazi duenez, Hezkuntza Sailak ikastetxe guztietako zuzendaritzei gutun bana bidali zien asteazkenean, «barkamena eskatuz eta 2025-26ko ikasturterako ezarri beharreko irizpideak zeintzuk diren adieraziz».
«LABek hainbatetan adierazi bezala, Sailak ondorengo neurriak ezarri behar direla onartu du: etapa guztietan ordu lektiboak murriztea; euskara indartzeko HIPI eta EUSLE programetan ezarritako ratio berriak zein ordu kreditu gehigarriak ezartzea; edota aniztasunari erantzuteko Pedagogia Terapeutiko, aholkulari eta orientatzaileak esleitzeko irizpide berriak txertatzea», azpimarratu du.
Hala ere, sindikatuaren esanetan, gutunean ez da jasotzen Bigarren Hezkuntzan Hedatze programan dauden ikastetxetan gehienezko orduak 17 ordu lektiboen barnean jaso behar direla edota ordu lektiboen murrizketaren ondorioz ordu-kredituak esleitu behar direla. «Beraz, Hezkuntza Sailak ikastetxe bakoitzean baliabide gehigarriak txertatu bitarte, LABek borrokan jarraituko du, lan zama arintzeko eta hezkuntza eraldatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzeko».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

EH Bildu volvería a ganar en Gipuzkoa y PNV y PSE necesitarían un apoyo para gobernar
