
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak salatu du Euskal Eskola Publikoaren Plan Estrategikoak ez diela sare publikoaren beharrei erantzuten. Izena bera jarri dute zalantzan, «eraldatzeko» plana bada ere, uste dutelako ez duela horretarako bokaziorik, eraldatu beharrekoa hezkuntza sistema osoa dela iritzita. Hau da, «bere egituran, dugun sistema duala eta desorekatua, alegia, ezberdintasunak eta desorekak sortzen dituena». Horrela, aldarrikatu dute beharrezkoa dena Eskola Publikoa «zaindu eta sustatzea» dela, «hobetuz eta handituz joan dadin».
Horrez gain, uste dute planak «izaera estrategikotik ezer gutxi» duela: «Aipamenik ez azpiegitura berriez, ez eskola publikoaren zabalkundeaz, ezta hezkuntza sistemaren lehentasunezko ardatz bilakatzeko neurriez ere». Hori dela eta, plana bai, baina pedagokioa dela adierazi dute, «asmo, orientabide, gomendio eta nahien zerrenda bat», plataformaren aburuz, «zehaztasunik gabea».
Halaber, plana ontzeko prozesuarekin ere kritiko agertu dira, parte hartzea behar bestekoa izan ez delakoan, baizik eta prozesu «oso instituzionala». Plataformatik azaldu dutenez, lau jardunaldi egin dituzte eta hiru elkarrizketa, bakarra Guraso Elkarteen Federazioarekin, baita ikastetxeei egindako inkesta bat ere, zeina, Euskal Eskola Publikoaz Harroren aburuz, «guztiz bideratuta» zegoen.
Ildo beretik, plataformak desadostasona agertu du Eskola Publikoaz egiten den diagnostikoarekin: «Zeharo hanka motza da, triunfalista eta interesatua». Uste dute Lakuako Hezkuntza Sailaren alde jokatzen duten datuak baino ez dituztela eman eta ez dutela aipatu, esaterako, eskola segregazioa, «gure hezkuntza sistemak duen arazorik larrienetakoa».
Hori horrela, azaldu dute plataforma osatzen duten eragileek honako elementuak bota dituztela faltan planean: Finantziazioaren inguruko argibide zehatzak, ez baitu zehazten «zer baliabide eta aurrekontu izango dituzten Planaren asmoek eta programek»; hezkuntza-planifikazioa, ez duelako «mahai gainean jartzen nola bihurtuko den Eskola Publikoa sistemaren ardatz»; eskola segregazioa, ez duelako neurri zehatzik proposatzen; eta euskalduntze arloa, helburu konkreturik ez planteatzeagatik.
Errealitatea eta mozorroa
Plataformaren aburuz, plana irakurrita badirudi hezkuntza arloan «bi mundu daudela», errealitatea eta «administrazioak mozorrotzen duena». Horregatik, uste dutelako planak ez diela dauden beharrei erantzuten, plataformak EAEko ehun ikastetxetik gorako Eskola Kontseiluek izenpetu duten eskutitza haintzat hartu dezaten eskatu diote Hezkuntza Sailari.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
