
25/26 sasoian mende erdia beteko da Luis Arconadak Realean debuta egin zuenetik. Horren harira, talde txuri-urdinak elastiko berria estreinatuko du eta Realeko atezain guztiek, gizonek zein emakumeek, Luis Arconadak zeramatzan kamisetak jantziko dituzte denboraldiko partida bakoitzean.
Hain zuzen ere, atezain gogoangarriak debuta egin zuen 1975eko urriaren 22an Liverpoolen aurka, Atotxan. Geroztik, Realaren lehen taldeko atezaina izan zen 1989ra arte. Guztira, 551 partida ofizial jokatu zituen Arconadak. «Ibilbide horretan, futbolaren munduak, bere adierazpen gorenean, gure atezain maitea miretsi zuen, eta historiako atezainik onenetako bat zela ere esan zuen, merezimendu osoz esanda ere», azaldu du talde txuri-urdinak.
Gaur goizean Zubietako instalazioetan aurkeztu dituzte elastiko berriak. Azaldu dutenez, kamiseta urdinarekin, laranjarekin eta berdearekin jantziko dira Realeko atezain guztiak, gizonak zein emakumeak. Atezainek Arkonadak maite zituen galtzerdi zuriak eramango dituztela gehitu dute.
懶 Ametsak egi bihurtuz. Betiko. Mitoa. #MadeInGipuzkoa
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) July 17, 2025
Bularraldeko apaingarria urre kolorekoa eta beltza da, eta 1975-2025 datak agertzen dira bertan, debutaren egunetik igarotako 50 urteak gogora ekarrita. Apaingarriaren ondoan eta lepoaldea estaltzen duen zintan esaldi hau agertzen da: «Ez da ezer gertatzen, Arconada daukagu».
Elastiko berrien aurkezpenean, Arconadarekin batera, lehen taldeko atezainek aitortu dute asko gustatu zaiela. «Kamiseta honekin Realeko jokalaririk handiena gogoratzen dugu», esan du Remirok.
Alex Remiro, Unai Marrero, Aitor Fraga, Alazne Estensoro, Julia Arrula, Maite Mendiburu, Alejandra Pereda, Oier Ipintza eta Asier Alegre egon dira aurkezpenean, hots, txuri-urdinen atea defendatuko duten atezainak.
Biharko deialdia
Aldi berean, Realak ostegun goizean entrenatu du Zubietan. Sergio Franciscok zuzentzen duen taldeak denboraldi berria prestatzen jarraitzen du, eta azken saioa egin dute bihar Pau FC taldearen aurka 19:00etan Zubietan aurredenboraldiko lehen lagunartekoa jokatu aurretik.
Biharko deialdia ondorengoa da: Odriozola, Aihen, Zubeldia, Aritz, Barrene, Oskarsson, Oyarzabal, Becker, Javi Lopez, Marrero, G. de Zárate, Sergio Gomez, H. Traore, Pacheco, Turrientes, Brais Mendez, Carlos Fdez., Dani Diaz, Marin, Karrikaburu, Goti, Martin, Fraga, Ruperez, Mariezkurrena, Gorrotxa, Beitia, M. Rodriguez.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
