
Oihartzun handia izan dute UPNko Valtierrako alkateak adin txikikoen etorkinen kontra egindako adierazpen iraingarriek, Nafarroatik haratago. Horren aurrean, Manuel Resak atzera egin ez ezik, berretsi egin ditu esandakoak. Bitartean, bere alderdiak ez du horri buruzko baloraziorik izan, eta honi erreparatu diote ostegun honetan agintari politikoek eta alderdiek. Izan ere, isiltasun hori guztiz gaitzesgarria dela esan dute.
Maria Chivite Nafarroako lehendakariari «deigarria» zaio adierazpen bortitz horiek UPNk errefusatu ez izana. «Guztiz salagarriak dira hitzak, are gehiago erakunde baten buru den ordezkari publiko baten aldetik», esan du Chivitek. «Konfrontazioa elikatzen dute, eta herrialde honetan elkarbizitzan sakondu behar dugu, euskarri nagusi gisa», erantsi du.
Retak esandakoak «sakonki» aztertzen ari direla baieztatu du Maria Chivite, «gorroto delitu zantzurik» balego epaitegietara jotzeko. Baina hori egin ala ez, faltan bota du UPNren erreakzioak.
Asteazkenean jada Ana Ollo sailburuak egin zien aurre adierazpen horiei, «onartezin»tzat joaz. Gaur Begoña Alfaro gobernukideak erantsi duenez, «eskuinmuturrean» kokatzen da Valtierrako alkateak esandakoa, eta kutsu «supremazista» ere badu Retaren jardunak, jakina baita aurretik dirulaguntzak erroldan bakarrik 20 urte baino gehiago dituztenei eman nahi dizkietela. «Deialdia horrek gure gizartearen zati handi bat diskriminatzen du, nabarmen», ondorioztatu du Etxebizitza arloko sailburuak.
Alderdien aldetik, Contigo-Zurekinek honen ardura zuzena UPNko presidenta den Cristina Ibarrolari bizkarreratu dio. Izan ere, «adin txikikoen banaketari buruzko datu faltsuak eta gezurrak zabaldu ditu». UPNk Voxen bozak bereganatu nahiean dabilela aipatu du, eta horrekin «Nafarroan aski frogatua den elkarbizitza baketsua arriskuan jarriko ote duen» galdetu dio eskuineko alderdiari.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
