
Euskaltel-Euskadi taldea Italiako bost klasikoetan arituko da zortzi egunetan hamar txirrindulariko multzoarekin, Industria & Artigianato Sari Nagusia, Toscanako Giroa, Coppa Sabatini, Pantaniren Oroimenekoa eta Matteotti Saria, hilaren 7tik 14ra bitartean.
Jon Agirre, Nicolas Alustiza, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Ander Ganzabal, Txomin Juaristi, Jordi Lopez, Jokin Murguialday, Louis Sutton eta Unai Zubeldia txirrindulariek osatzen dute lasterketa multzo bihurri honi aurre egiteko talde naranjaren multzoa, Ruben Perezen zuzendaritzapean. Ganzabal lehiaketara itzuliko da uztailean Qinghai Lakeko Tourrean lepauztaia hautsi ondoren.
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduradunaren aburuz, «hamar txirrindulariko multzo honekin lehiatuko ditugu bost klasikoak. Txandakatzea da asmoa, aukera gehien dituztenei sendotasuna emateko, lehiakorrak izateko eta klasiko onak osatzeko zen finean. Gure ezaugarrietara ondo egokitzen diren ibilbideak dira, eta horien guztien borrokan egoteko gogoz lehiatuko gara. Badakigu maila handiko lasterketak izango direla, gaur egungo proba guztietan bezala, baina lasterketa duinak egin nahi ditugu, denboraldia ahalik eta ondoen amaitzeko, baita datorren urteari begira ere».
Industria & Artigianato Sari Nagusia, igande honetan 11.30etan hasiko da, 196,3 kilometroko ibilbidea hiru zirkuiturekin, azkena San Barontoko igoeraz amaituko dena. Jon Agirre, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Txomin Juaristi, Jokin Murguialday, Louis Sutton eta Unai Zubeldia izango dira lehiatuko diren zazpi txirrindulariak.
Toscanako Giroan hilaren 10ean, Coppa Sabatini 11n, Pantaniren Oroimenekoa 13an eta, azkanik, Matteotti Saria irailaren 14an jokatuko dira, guztiak ibilbide gorabeheratsuz gainezka.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
