
Ekintzak, ez hitzak. Hori da Peruko presidente Jose Jeriren formula. Herrialdea kriminalitate orokortuak astinduta dagoelarik, asteartean iragarri zuen larrialdi egoera ezarriko duela hiriburuan, Liman, haren metropoli eremuan eta ondoko Callao hirian, 30 egunez. Ernesto Alvarez lehen ministroak bost egun lehenagoneurriaren berri eman bazuen ere —Callao bakarrik aipatu zuen-, iragarpenak Peru bizi duen krisi larria berretsi du.
«Amaitu da: gaur historia eraldatzen hasi gara Peruko segurtasun ezaren aurkako borrokan», adierazi zuen Jerik, Polizia Nazionalari eta Indar Armatuari bi hirietako kaleen kontrola emanez. Erabakia «ikuspegi berri» baten barruan kokatu du, «defentsibatik krimenaren aurkako erasora» igarotzeko helburuarekin. Horren ondorioz, herritarrek beren oinarrizko eskubide konstituzionaletako batzuk mugatuta ikusiko dituzte —askatasun eta segurtasun pertsonala, bizilekuaren bortxaezintasuna, biltzeko askatasuna eta lurraldean mugitzeko askatasuna—, «milioika perutarrek bakea, lasaitasuna eta konfiantza berreskura ditzaten».
Ehun biztanleko 66,72koa da kriminaltasun tasa; estortsio gorakada bortitz eta aurrekaririk gabeko baten biktima izanik —egunero 67,5 estortsio salaketa jasotzen dira, batez beste— eta krisi politiko amaigabean murgilduta —joan den urriaren 10ean Dina Boluarte presidente ohiaren aurkako zentsura mozioan islatu bezala—, Peruk orain aurre egin nahi die herrialdea desegonkortzen ari diren indar kriminalei.
Estorsioa, neurririk gabe
Zigorgabetasun orokorrak eta Gobernuaren erantzun gabeziak estortsio sareei gizartean izua zabaltzeko aukera eman diete. Garraiolariak eta musika taldeak dira mehatxu horien eraginik handiena jasan duten kolektiboetako bi.
Urtea hasi zenetik, gutxienez hiru atentatu izan dira musika taldeen aurka, eta, ondorioz, hiru pertsona hil eta dozenaka zauritu dira. Agintarien arabera, talde kriminalek babesaren truke ordainketak eskatzen dituzte, eta ezezko baten aurrean indarkeria erabiltzen dute, musikariak eta kontzertu antolatzaileak beldurtzeko.
Bestalde, hirikgarraiolariek urriaren 6an geldialdi orokorra egoin zuten, 2025ean tokiko mafiei kupoak ez ordain tzeagatik 180 gidari eta kobratzaile baino gehiago hiltzea salatzeko. Erasoen aurrean babesik gabe, gidariek armak eramateko baimena eskatu diote Gobernuari.
Apirileko hauteskundeak oraindik urrun daudela, Peru bere kale militarizatu eta hutsei begira dago gaur, beldurra eta eszeptizismoa nahasturik. Erronka ez da soilik ordena publikoa berrezartzea: urteetan krimenaren aurrean abandonatuta sentitu den herritarren konfiantza berreraikitzea da gakoa. Airean dabilen galdera zabal eta pisutsua da ea larrialdi egoera honek benetako inflexio puntua ekarriko duen, ala beste promesa hutsal bat izango den.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
