
Malagako Zinema Jaialdian aurkeztua, pelikulak Manuren (Dani Rovira) istorioa azalduko du, hondartzako txosna batean lan egiten duen gizonezkoa. Egun arrunta igarotzen ari dela dirudi, baina bere arratsalde lasaia Klausek (Guillermo Francella) etengo du, jasotzeke dagoen azken etzaulkitik ipurdia altxatu nahi ez duen turista. Itxuraz, elkarren kontrakoak diren eta elkar ulertzera kondenatuta dauden bi pertsonen ezusteko topaketa besterik ez da izango, baina Manuk susmatzen du Klaus ez dagoela kasualitatez hondartza horretan.
‘Playa de Lobos’ Kanariar Uharteetako Fuerteventura irlan filmatu dute oso-osorik, eta thriller psikologikoaren eta suspensezko komediaren arteko konbinazioa da.
Javier Veiga zuzendariaren hitzetan, «ikusle bakoitza bi protagonisten azalean erraz jarri ahal izango da, eta bietako batekin identifikatuta sentituko da; edo baliteke batekin edo bestearekin ere sentitzea, unearen arabera».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

