
Benito Menni zentroko langileek 100 greba egun baino gehiago egin dituzte azken urtean, hiru eraikinetako bat itxi zutenetik. Hermanas Hospitalarias Fundazioak kudeatzen du eta Nafarroako Gobernuak diru publikoz laguntzen du.
Eraikinaren itxiera, kaleratzeak eta erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzuaren okertzea salatzen jarraitzeko, hiru eguneko martxa abiatu dute asteazken honetan, Elizondotik Iruñerantz. Han, Nafarroako Parlamentuaren parean, harrera egingo zaie ostiral honetan ELA sindikatuak azaldu duenez.
Zehazki, fundazio honek irabaziak handitzeko politikari eusten diola deitoratzen dute, erabiltzaileak jasotzen duten zerbitzuaren kalitatearen eta langileen lan baldintzen kontura. Nafarroako Gobernuari diru publikoz sostengatzen duen zerbitzuaren ardura ez duela bere gain hartzen leporatzen diote.
Funtsean, langileek «benetako negoziazioa» eskatzen dute beren baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat lortzeko, soldatak hobetuz, lanaldia murriztuz eta lan kargak txikituz.
Martxa asteazken honetan hasi eta ostiralean amaituko da, 100. greba egunean, hain zuzen ere. 11.00etan iritsiko dira Nafarroako Parlamentuaren atarira eta harrera egingo zaie abenduan guztira 24 greba egun egingo dituzten langileei.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
