
Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu du, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta. Eragin zizkion zaurien ondorioz, ospitaleratu egin behar izan zuten emakumea.
Lakuako Segurtasun Sailak berri eman duenez, igandean, goizeko seiak aldera, Donostiako Unibertsitate Ospitaletik Ertzaintzari ohartarazi zioten ustez bikotekideak eraso egin zion emakume bat artatzen ari zirela.
Zauritutako emakumeak bertaratu zen patruilari aipatu zion Loiola auzoko etxebizitza batean gertatu zela erasoa. Bikotekidearekin eztabaida izan ondoren, hark hainbat kolpe eman zizkion, batez ere aurpegian eta buruan. Eragindako lesioen ondorioz, biak aipatutako ospitalera joan ziren emakumea arta zezaten. Hasiera batean, eta erasotzailearen ustezko koakzioen ondorioz, emakumeak osasun langileei esan zien eskaileretan behera erorita egin zituela zauriak. Medikuarekin bakarrik geratu zenean, bikotekideak jo egin zuela egiaztatu zion.
Emakumeak ertzainei kontatu zion zien bikotekideak mehatxatu egin zuela benetan gertatutakoa kontatuz gero, eta, batzuetan, sexu-harremanak izatera ere behartu zuela, bere borondatearen aurka.
Emakumea, 48 urtekoa, ingresatuta geratu zen neurozirujau espezialistak beharrezko probak eta balorazioa egiteko.
Ustezko erasotzailea ospitaleko itxaron gunean identifikatu eta atxilotu egin zuten, genero indarkeriako lesio delitu bat egotzita. Polizia eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
