
Harrerak, Euskal Herrian espetxea, erbestea edota deportazioa pairatu duten emakume zein gizonezkoen gizarteratzean laguntzeko elkarteak, larunbat honetan egitekoa du urteko batzar orokorra. Oraingoan Durangoko San Agustin aretoan izango da bilkura.
Aurreratu dutenez, batzarrean 2025. urtean zehar buruturiko lan ildo nagusien berri emango da, «hala nola ‘5.000 baietz’ kanpaina, non elkarteak 5.000 bazkide izateko helburua ezarri zuen».
Horrekin batera, ohi bezala urteko kontuak bozkatu eta abian den 2026. urte honetan burutu nahi diren egitasmo berriak aurkeztuko dira. «Azpimarratzekoak izango dira epe ertain luzera begira elkarteak izango dituen beharrak aurreikusteko martxan jarri nahi duen ildoa», zehaztu du Harrerak.
«Euskal presoen kopurua txikitzen doan neurrian, handitzen ari da Harrera elkartearen lana –berretsi du, GARAri iaz emandako elkarrizketa honetan jada Carlos Askunzek, Idoia Martinezek eta Eba Ferreirak nabarmendu zutenez–. Kide bakoitzari eskaini beharreko laguntza pertsonalizatua den arren eta bakoitzari neurriko trajea egitea tokatzen zaion arren, lau dira ildo nagusiak: Laguntza ekonomikoa, kalera irteten hasten diren lehen fasean edota gutxieneko pentsioa ez duten horiei laguntzen; Laguntza administratiboa, askatasunaren berreskurapenarekin batera egin beharreko paper eta kontu administratibo guztien eguneraketa; Osasun arreta integrala, espetxeratze urteen ondorioz pairatu ditzaketen arazoen kudeaketan laguntzeko; eta lana eta etxebizitza bilatu eta antolatzea», zehaztu du.
Honezaz guztiaz gain, Ipar Irlandako Coiste elkartearekin abiatutako elkarlanaren eta Nazio Batuen Erakundearen baitan GEBehatokiaren batera emandako lanaren berri emango da Durangoko batzarrean.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias
