
EAEko eskola publikoetako kudeaketa zuzeneko jangeletako langileak kalera atera dira astearte honetan euren lan eskubideen alde. LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek grebaren jarraipen handia nabarmendu dute, erakutsitako «batasuna, antolaketa eta indar kolektiboa» azpimarratuz, gutxieneko zerbitzu «neurrigabeak eta gehiegizkoak izan arren».
LABek ohar batean adierazi duenez, lan baldintza duinak eta hezkuntza komunitatearen «funtsezko zati gisa» aitortzea aldarrikatzen dute langileek, «haien lana ez baita soilik janaria zerbitzatzea, baizik eta baita ikasleak heztea, laguntzea eta zaintzea ere».
Hala, hitzarmena betetzea eta soldata-igoeren ordainketa osoa aldarrikatzen dute, Lakuako langileekin parekatuz; eta Hezkuntza Sailarekin elkarrizketarako prozesu bat irekitzea eskatzen dute, jangelen araudia aldatzeko, ratioak, funtzioak eta jardunaldiak landuz. «Benetako negoziazio bat eskatzen dute, eduki zehatzekin», nabarmendu LABek, eta langileek mobilizazioa geldiarazteko presioak salatu dituztela ohartarazi du.
Sindikatuaren esanetan, patronalak soldata igoera %0,5era mugatu nahi izatea salatu dute langileek, eta «adostutako soldata parekatzea urratzen duen edozein interpretazio baztertu dute» Gainera, sektorearen «prekarietatea» ere salatu dute: «lanaldi partzialak, kontratu prekarioak eta beren hezkuntza arduren aitortza falta».
Hezkuntza-komunitate osoari kalitatezko jangela publikoa defendatzeko deia egin diote, eta «lan-prekarizazioak ikasleek jasotzen duten zerbitzuari» zuzenean eragiten diola ohartarazi dute.
Horregatik, mobilizazioek aurrera jarraituko dutela iragarri dute. «Benetako erantzunik eta negoziaziorik ez badago, eta borroka hori aldarrikapen ekonomiko gisa ez ezik, duintasun, aitortza eta errespetu kontu gisa ere hartzen dute», dio LABek.
Bihar, otsailak 25, mobilizazioekin jarraituko dute Hezkuntza Sailak Gasteizen, Bilbon eta Donostian dituen ordezkaritzetan.

Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

Solicitan testimonios de personas que pudieron ver a Josu Zabala ‘Basajaun’ con vida en Bilbo

Levantan las medidas preventivas en Muskiz tras el último incidente en Petronor

ETA, porrazos proporcionales y un balón de playa: cierre de filas tras las cargas de El Sadar
