Talde bateko zein besteko elastikoak, elkarrekin.
Talde bateko zein besteko elastikoak, elkarrekin. (Jon URBE | FOKU)
Giro paregabean bizi izan dira partida aurreko orduak.
Giro paregabean bizi izan dira partida aurreko orduak. (Jon URBE | FOKU)
Denak pozik partida atarian.
Denak pozik partida atarian. (Jon URBE | FOKU)
Urtebetetzea ospatu bai. Oparirik egonen al da?
Urtebetetzea ospatu bai. Oparirik egonen al da? (Jon URBE | FOKU)
Egun handia gipuzkoar hiriburuan.
Egun handia gipuzkoar hiriburuan. (Jon URBE | FOKU)
Realzaleak, ikurriña eskuan.
Realzaleak, ikurriña eskuan. (Jon URBE | FOKU)
Abesti eta abesti artean egin dituzte partidarainoko orduak.
Abesti eta abesti artean egin dituzte partidarainoko orduak. (Jon URBE | FOKU)
Arratsaldean, zale ugari bildu dira Realeko taldeari agurra egiteko.
Arratsaldean, zale ugari bildu dira Realeko taldeari agurra egiteko. (Jon URBE | FOKU)
 Bengalen kolore gorria hartu dute Anoeta inguruek.
Bengalen kolore gorria hartu dute Anoeta inguruek. (Jon URBE | FOKU)
Realzaleek taldeko autobusari harrera egin dio.
Realzaleek taldeko autobusari harrera egin dio. (Jon URBE | FOKU)
Realeko jokalariek jasotako babesa eskertu dute.
Realeko jokalariek jasotako babesa eskertu dute. (Jon URBE | FOKU)
NAIZ

Lehia hasi aurretik, anaitasuna nagusi Donostiako kaleetan

21.00etan hasiko da Anoetan Reala eta Athleticen arteko norgehiagoka. Finalerako txartela jokoan, ez da gutxi. Eta arratsaldean zehar, giro paregabea Donostiako kaleetan.

Giro paregabea Donostian, finalerdiaren atarian.
Giro paregabea Donostian, finalerdiaren atarian. (Jon URBE | FOKU)

Iritsi da eguna. Martxoak 4, Athletic zein Realeko jarraitzailean egutegian gorriz markatutako eguna. Finalerako txartela lortzeko data. Bietako batek bakarrik erdietsiko du helburua, baina bi taldeetako zaleak ari dira aukeraz gozatzen.

Honela izan da arratsalde guztian zehar Donostiako kaleetan. Gipuzkoar hiriburua izaki, nagusi izan dira kamiseta txuri-urdinak, baina ugariak izan dira zuri-gorriak ere. Eta askotan, batak eta besteak nahastuta. 23.00etatik aurrera, seguraski, batzuek izango dituzte ospatzeko arrazoiak. Besteek ez. Beraz, hobe aurretik egitea, badaezpada.

Gol bateko errentarekin iritsi da talde gipuzkoarra eta horrek, etxean jokatzearekin batera, abantaila txiki bat eskaintzen dio. Itxaropenean, baina, berdinduta agertu dira bi taldeetako zaleak, apirilean jokatuko den finalean bere taldea ikusiko dutela konbentzituta.

Partida gerturatu ahala, giroa Anoetako inguruetara mugitu da. 19:00etatik aurrera zegoen deialdia egina, Realari ongietorria emateko. Athleticeko zaleak, aldiz, hotelaren inguruan bildu dira, lehoiei berotasuna eman asmoz.