Nafarroako hegoaldean dago gaur Korrika, Erriberan. Inguru horietan ere euskaraz bizitzeko aldarrikapena bizirik dela aldarrikatu dute. Goizeko lehen orduetan heldu da lasterketa Ebro ingurura, gauean Erriberri edo Caparroso bezalako herrietatik pasa ondoren.
Kaparrotsuko kaleak hartu ditu #24KORRIKA k eta D ereduko familiek hartu dute lekukoa.
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) March 21, 2026
Mila esker euskararen aldeko hautua egin eta gure hizkuntza babesteagatik 👏🏾
Zuei esker #EUSKARAGARA pic.twitter.com/18NM6Ud0be
Tutera
Arguedaseko bidetik sartu da Korrika Tuterara, Ebroko zubian gaiteroen doinuek eta palateado dantzak harrera egin diete.
Tuterako kaleek bertako talde euskaltzaleek bete dituzte: Beterri peña, Argia ikastola, Union Tutera futbol taldea, Tuteran Jai gazte taldea. Alkateak aurkakoa behin eta berriz esaten badu ere, Tuterako biztanle ugari euskal hiztunak direla eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute.
[BIDEOA]
— naiz: (@naiz_info) March 21, 2026
Korrika, ezin alaiago Erriberanhttps://t.co/03LevtiDUl
Aitor Karasatorre | Foku pic.twitter.com/MIQEOguN0D
Erriberan kilometro ugari daude herri batetik batera. Erronka da kilometro luze horiek jendez betetzea. Guzti guztietan jende ugari izan da. Erriberako euskaltzale ugarirekin batera, Euskal Herri osotik etorritakoak ere izan dira. Eguraldi aparta izan da, eguzkitsu baino ez beroegi. Eguna Euskal Herriko hegoaaldean pasatzeko aukera zen eta askok hori aprobetxatu dute.
Cintruenigo
Aipamen berezia merezi dute Lezotik etorritakoak. Urteak dira Lezoko eta Tuterako gazteek elkarrekin ekimenak antolatzen dituztela bi herrietan. Gaurkoan ere elkarrekin izan dira eta Cintruenigon bazkaldu dute. Alhama ibai ondoko herri honetan jende ugari bildu da ere euskararen alde egiteko.
[ZUZENEAN]
— naiz: (@naiz_info) March 21, 2026
Lezoko eta Tuterako gazte asanbladetako kideek topaketa egin dute aurten ere, duela bi urte bezala. Beraien arteko harremana sendotzen jarraitzen dutela irudikatzeko elkarrekin hartu dute lekukoa eta herri bazkari batean elkartuko dira Citruenigon.… pic.twitter.com/tQ2pdSsPZy
Cintruenigotik iparralderantz jo du Korrikak, Ebro ibaitik aldendu gabe. Castejonen ere bero jaso dute Korrika. Milagron ere jendetza bildu da, bertan Udalak kilometro bat erosi duelarik.
Euskal Herritik kanpo ere Korrikak ere sostengua izan du gaur, Bartzelonan edo Madrilen adibidez.
Hemen dator, Madrilen #korrika kale arrotzetan euskaraz @AEK_eus pic.twitter.com/lTeXuef4hH
— AmaiaEtxezarretaAnsa (@amaiaetxetxa) March 21, 2026
Errigorari omenaldia
Korrikak Errigora omendu du 528. kilometroan San Adrianen.
«Ekimen herritarra da Errigora, Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes ditu. Nafarroa hegoaldea du ardatz, eta euskara ofiziala ez den zonan eragiten du, bertako berezko elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararentzat eta euskaraz. Korrikak bezala, euskal herritar asko mobilizatzen ditu, eta lanean dihardu euskararen aldeko ekintzaileekin. Euskal Herri osoan da ezaguna, eta bat egiten du Korrikaren balioekin. Guztion arazo komuniei bertatik bertara erantzuten saiatzen da, baita etorkizuneko erronkei erantzuna ematen ere, izan larrialdi linguistikoa, klimatikoa edo/eta nortasunaren ingurukoa», azaldu dute antolatzaileek.
Lasterketan aritzeko orburuen irudiak prestatu dituzte, Nafarroako barazki goxoa.
Garazi Castaño lankideari Nagore Aranzabal eta Adriana Urmenetak adierazi diotenez, oso harro daude jaso duten errekonozimenduarengatik, egindako lanaren aitortza delako. Uztailaren 6an izaten ohi den egonezarekin konparatu du Urmenetak bizi izan duen sentsazioa.
Lodosan Sartagudako alargunak
Aurten Korrika ez da Sartagudatik pasa, baina herri honetako biztanleak Lodosara joan dira lasterketan parte hartzeko. Nafarroa Aurrera taldeak Sartagudako inauterien pertsonaje nagusien txanoekin egin dute korrika. Sorginen txanoen antzekoak dira, baina beltzak. Kilometroaren azken tartean herriko haurrak aritu dira.
Azagran, Andosilla eta Carcarren egun osoko ekitaldiak izan dituzte Korrika dela eta.

Atharratzetik Bilbora, 24. Korrikaren seinalea zuzenean

Dos profesores, enjuiciados por delitos de carácter sexual en Irun y Zizur Nagusia

Un barco de la flotilla Nuestra América desafía el cerco de EEUU y atraca en La Habana

La jueza cierra el caso de Amaya Zabarte al no discernir ni proyectil de foam ni patada
