
Pasa den larunbatean Amets Arzallus gailendu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen itzuliko lehen saioan. Lekunberriko Plazaola kirolgunea jendez beteta zen, beste behin ere, sarrerak agortuta. Ia 1.500 lagun bilduta aritu ziren kantuan Amets Arzallus bera, Beñat Gaztelumendi, Saioa Alkaiza, Xabat Galletebeitia, Xabat Illarregi eta Gorka Pagonabarraga. Hauxe izan zen sailkapena:
Amets Arzallus Antia____________746.5
Beñat Gaztelumendi Arandia______733
Saioa Alkaiza Guallar____________689.5
Xabat Illarregi Marzol____________674.5
Xabat Galletebeitia Abaroa _______664
Gorka Pagonabarraga Agorria_____624
Finalaurreko honetako lehen saioak hainbat berritasun ekarri zituen berekin: hasteko, ariketen aldaketa. Ganbarako lanik ez eta puntuka aritu ziren gainera bertsolariak. Bakarkako gaietan zehaztasun handiagoa nabaritu zen eta gauzak horrela ohiko baino saio azkarragoa izan zen. Hori bai, akatsak akats eta puntuazioan aldeak alde, bertsolari guztiek egin zuten saio ona.
NAIZ irratia zuzenean
Pasa den larunbatetik abenduaren 20ko finalera bitarte, NAIZ irratiak zuzenean eskainiko ditu bertso saio guztiak. Larunbat honetan Eibarren ospatuko da saioa. Bertan ariko dira kantuan Alaia Martin, Asier Aspiroz, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran. 16:30ean hasiko da zuzeneko emankizuna Ipurua kiroldegitik. Asteburu honetako sarrerak ere agortu egin dira. NAIZeko harpidedunek bina sarrera bikoitz eskuratzeko aukera izango dute Harpidedunen Txokoan sartu eta zozketan parte hartuz gero.

Cargas de la Ertzaintza para desahuciar en Arrigorriaga a Carmen y a su hija de 11 años

EH Bildu, primera fuerza en intención de voto en la CAV, confirmaría el sorpaso en Bizkaia

Libertad provisional sin fianza al detenido por su vinculación con Blocus en Bilbo

El fiscal despolitiza Blocus («reto viral»), pero el PNV tiene una llave de la partida


