Ingalaterra eta Frantzia ere final laurdenetan izango dira
Ingalaterrak 1-0 irabazi dio Ukrainari eta Frantziak 2-0 galdu du Suediaren aurkako partidan. Biek lortu dute final laurdenetarako txartela.
NAIZ.INFO
BILBO
Aurtengo Eurokopako D multzoaren azken partidan, Ingalaterrak 1-0 irabazi dio Ukrainari. Eztabaida egon da, Ukrainaren gol mamua ez baitu ontzat eman epaileak.
Frantziak bere aldetik, ezin izan du jadanik sailkatzeko aukerarik ez zeukan Suediaren aurrean garaipena eskuratu, eta 2-0 galdu du.
Gaurko emaitzen ondotik, larunbatean Espainiak eta Frantziak jokatuko dute final laurdenetako aurreneko partida. Hurrengo egunean jokatuko da Ingalaterra eta Italiaren artekoa.