Sharapovak eta Serena Williamsek jokatuko dute finala
Serena Williamsek jokatu du eguneko bigarren finalerdia emakumezkoetan eta finalerako txartela eskuratu du Victoria Azarenak (6-1, 6-2) mendean hartu ostean.
Naiz.info
Londres
Joko Olinpikoetako teniseko emakumezkoen finala Serena Williamsek eta Maria Sharapovak jokatuko dute.
Estatubatuarrak Victoria Azarenkaren aurka jokatu du bigarren finalerdia, eta erraz gailendu zaio bielorrusiarrari (6-1 eta 6-2).
Williamsek urrezko domina eskuratu zuen bikoteka Sidneyn eta Beijingen, baina banakakoan lehenengoz izango da finalean.
Joko Olinpikoei buruzko informazio guztia NAIZeko web berezian.