Finaletik kanpo geratu da Juan Peralta pistako txirrindularia
Juan Peralta pistako txirrindularia Olinpiar Jokoetako finaletik kanpo geratu da keirin modalitatean. Bigarren errondan izan da kaleratua txirrindulari nafarra.
NAIZ.INFO
LONDRES
Juan Peralta pistako txirrindulari nafarra Olinpiar Jokoetako finaletik at geratu da keirin modalitatean. Beraz, txapelketari agur esan eta esku hutsik itzuliko da Euskal Herrira.
Sailkapen faseko lehenengo errondan sailkatzerik izan ez badu ere, bigarren aukera bat eman diote eta erronda gainditzea lortu du. Hala ere, finalera sailkatzeko orduan ezin izan du onenen artean egon.
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian izango duzue.