Google etxearen Voice Search euskaraz Androidentzat
Euskaraz, katalaneraz, galiziera eta beste 10 hizkuntza berritan jarri dute eskuragarri Voice Search aplikazioa.
NAIZ.INFO
BILBO
Bere blog ofizialean iragarri du Google etxeak ahots ezagutzarako duten aplikazioa euskaratu dutela Androiderako. 29 hizkuntzetan zen orain arte, 13 gehiago batu dituzte gaur tresnara eta tartean da euskara.
Euskararekin batera katalanera, galiziarra, bulgariarra, finlandiera, serbiera eta suediera ere badira (zerrenda osoa hemen). Batu beharreko hizkuntza berri bakoitzeko egiten duten lana gogoratu dute Google etxekoek, bereziki ahoskera oso propioa duten hizkuntzekin bertako hiztunekin lan egin behar izaten dutela.