Garoña itxi egingo dutela onartu du Gaztela-Leongo Juntak
Gaztela-Leongo Juntak Garoñako zentral nuklearra heldu den urtean itxi egingo dutela onartu du eta martxan irautea ahalbidetzen zuen bide administratiboa «agortuta» dagoela.
NAIZ.INFO
VALLADOLID
Gaztela-Leongo Juntako Ekonomia eta Enplegu kontseilari Tomas Villanuevak kritikatu egin du Nuclenorrek Garoñaren jarduera luzatzeko eskaera egin ez izana eta «ulertezina» dela esan du, beretzat zentral nuklearra «baldintza ezin hobeagoetan baitago lanean jarraitzeko».
Horregatik, Gobiernu espainolak «konponbideren bat» eman beharko duela nabarmendu du. «Espainiak ezin du horrelako teknologia segurua utzi», esan du.
Garoñako enpresa batzordeak ere ziurtzat jo zuen atzo zentrala itxi egingo dutela 2013ko uztailean.