Realak garaipen garrantsitsua eskuratu du etxean (3-0)
Athleticek lehen postuan jarraitzen du Levanteren zelaian 0 eta 1 irabazi ondoren. Lagunak taldeak berriz, beste jipoi bat jaso du Atletico Madrilen kontra (0-8).
Naiz.info
Bilbo
Emakumezkoen Lehen Mailako seigarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan eta berritasun nagusia Realak Zubietan lortutako garaipena izan da. Txuri-urdinek 3 eta 0 irabazi diote Sporting Huelvari eta sailkapenaren erdialdean kokatzeko balio izango die garaipenak.
Berdin jarraitzen dutenak Athleticeko jokalariak dira, seigarren garaipena eskuatu baitute. 0 eta 1 irabazi dute Levanteren zelaian.
Lagunak taldeak aldiz, burua altxatu ezinik jarraitzen du. 0 eta 8 galdu dute Atletico Madrilen aurka eta oraindik ez dute puntu bakar bat ere lortu.