INFO

Berdinketa batekin agurtu dute lehen itzulia Athleticek eta Realak

Zuri-gorriek Bartzelonaren zelaian berdindu dute (0-0) eta donostiarrek Espanyolen aurka Zubietan (1-1). Lagunak taldeak berriz, puntu bakar bat eskuratu gabe bukatu du lehen itzulia.

Realak bana berdindu du Espanyolen aurka Zubietan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Emakumezkoen Lehen Mailako lehen itzulia bukatu da asteburu honetan eta Athleticek sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du. Zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira denboraldiko zati honetan eta hiru puntuko aldea daukate bigarren tokian sailkatu den Atletico Madrilekiko.

Athleticek Bartzelonaren zelaian berdinduz eman dio amaiera lehen itzuliari (0-0). Kataluniarrak sailkapeneko hirugarrne postuan kokatu dira zuri-gorriengandik bost puntutara.

Realak berriz, Espanyolen aurka berdindu du Zubietan (1-1) eta sailkapeneko azken postuetan kokatuta dauden arren, bost puntutako aldea daukate jaitsiera postuetan aurkitzen den Llanos Olivenza taldearekiko.

Etorkizuna oso beltz daukana Lagunak taldea da. Nafarrek ez dute puntu bat bera ere ez eskuratu eta asteburu honetan beste porrot bat jaso dute Levanteren aurka (0-4).