Osasunak ez du jakin Diego Costari aurre egiten (0-2)
Aurrelari brasildarrak Atletico Madrili garaipena eman dioten bi golak eskuratu ditu (0-2). Osasunak partida eskasa jokatu du eta ez du gol aukerarik sortu, merezitako porrota jasoz. [Partidaren xehetasunak]
Naiz.info
Iruñea
Atletico Madrilek lan gutxi egin behar izan du Osasunari irabazteko. Bi taldeen arteko aldea agerian geratu da eta nafarrek atzera pausua eman dute.
Diego Costak egindako bi golei etekina atera diete madrildarrek eta Mendilibarren taldeak ez du erantzuten jakin.
Jaitsierako postuak lau puntutara ditu Osasunak azken hiru partidak jarraian galdu ondoren.