Athleticek Zaragozan irabazi du
Zuri-gorriek 1 eta 2 irabazi dute markagailuari buelta eman ondoren bigarren zatiko azken ordu laurdenean. Garaipenarekin datorren urtean Lehen Mailan izango direla ziurtatu du Athleticek. [Partidaren xehetasunak]
Naiz.info
Bilbo
Llorente eta Ibai Gomezek lortutako golek garaipena eman diote Athletici Zaragozan. Zuri-gorriek ez dute partid aon bat jokatu, baina azken ordu laurdenean ate aurrean asmatzea lortu dute.
Hiru puntuekin Athleticek datorren urtean Lehen Mailan jokatuko duela ziurtatu du eta hurrengo jardunaldian San Mamesen agurtzeko partida lasaitasunarekin jokatu ahal izango du.