INFO

‘Rene Cassin’ pastorala antzeztu dute estreinako aldiz Sohütan

Jean-Louis Davantek idatzi duen obrak, Rene Cassin Nobel saridun baionarraren bizitza kontatzen du. Ehunka lagun batu dira Sohütan egin duten lehen antzezpena ikusteko.

Milaka lagun batu dira pastorala ikusteko. (Gaizka IROZ)

Bakearen Nobel saridun eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren idazleetako bat izan zen Rene Cassin baionarraren bizitza kontatzen du igande honetan Sohütan antzeztu duten pastoralak.

Jean-Louis Davantek idatzi du obra eta zenbait berritasun izan ditu errejenta berria eta arropa aldaketak, esaterako. Milaka lagun batu dira pastoral berria ikusteko. Datorren abuztuaren 4an ere antzeztuko dute.