Bilbao Basketek eta Laboral Kutxak galdu egin dute
Bilbao Basketi azken jokaldian ihes egin dio partidak (77-75) Fuenlabradan. Baskoniak berriz, ez du maila ematerik izan eta sekulako jipoia jaso du Real Madrilen zelaian (105-72).
NAIZ.INFO
BILBO
ACB Ligako bigarren jardunaldia garaipenik gabe bukatuko da euskal taldeentzat. Gipuzkoa Basketek larunbatean galdu ostean, Bilbao Basketek eta Laboral Kutxak ere porrotak jaso dituzte.
Mingarriena Baskoniak Real Madrilen zelaian jasotakoa izan da. Gasteiztarrek asko hobetu beharra daukate 30 puntu baino gehiagotik galdu ondoren (105-72).
Bilbao Basketek jaso duen porrota ezberdina izan da. Bizkaitarrei azken jokaldian ihes egin die partidak (77-75) Fuenlabradan.