Hirian murgildu da Koldo Izagirre ‘Parisen bizi naiz’ liburuan
Koldo Izagirre altzarrak ‘Parisen bizi naiz’ kaleratu du Susa argitaletxearekin. Idazlearen zortzigarren poesia liburua da eta hiria du ardatz nagusi.
@ane_arruti
Donostia
Koldo Izagirre altzarrak ‘Parisen bizi naiz’ kaleratu du Susa argitaletxearekin. Zortzigarren liburu honetan, hiriaz ari da, «hiri bat topalekua da, etengabe ari da eraikitzen eta deseraikitzen… Pertsonak topatzeko lekua ere bada, bila joan gabe, pertsonaiak ikusten ditugu», esan du idazleak.
Donostia eta periferia, bazterrekoa izateaz (Altzakoa izanik bera), hirien identitateaz, bizi garen tokiaren ezagutzaz…
Euskal literaturako idazleek ere badute presentzia poemetan eta hori gaurko aurkezpenean ere ikusi da, beteta egon baita Donostiako liburutegiko Mandas aretoa.