Vettel eta Red Bull nagusi, denboraldiko azken lasterketan
Alemaniarrak bederatzigarren garaipena lortu du jarraian eta Michael Schumacherren marka berdindu du, denboraldi bakar batean hamahiru lasterketa irabazi ondoren. Bere taldekide Mark Webber bigarrena izan da, Red Bull taldearen nagusitasuna agerian utziz. [Sailkapenak]
NAIZ.INFO
SAO PAULO
Gidaririk hoberena dela erakutsi du Sebastian Vettelek denboraldiko azken lasterketan. Alemaniarrak garaipen erraza lortu du Brasilen eta Michael Schumacherren marka berdindu du. Hamahiru garaipen erdietsi ditu 2013an, bederatzi jarraian.
Red Bull taldeak ere bere nagusitasuna agerian utzi du Mark Webber bigarren tokian sailkatu baita. Fernando Alonso izan da hirugarren sailkatua.