Bilbao Basketek irabazi du Laboral Kutxaren kontrako derbia
Luzapenean erabaki da partida eta bilbotarrak hobeto moldatu dira. 96-92 bukatu da partida. Gipuzkoa Basketek aldiz, 67-92 irabazi du Zaragozan.
NAIZ.INFO
BILBO
Bilbao Basketek irabazi du Laboral Kutxaren kontrako derbia. Partida oso orekatua izan da eta azkenean luzapenean erabaki da. Bilbotarrek garaipenarekin Laboral Kutxa berdindu dute sailkapenean. Izan ere, orain bi taldeek 5 garaipen eta 6 porrot dituzte.
Gipuzkoa Basketek berriz, garaipen erraza lort du Zaragozan. 67 eta 92 irabazi dute.