BBVAk Eroskiko ekarpenen auziko epaiari helegitea jartzeko aukera aztertuko du
BBVAk Eroskiko ekarpenen auziko epaia «errespetatu eta obeditu» egiten duela esan du, Bilboko Merkataritza Auzitegiak zigortu egin duela jakin ostean. Epaiaren aurka helegitea jarriko duen aztertzen ari da.
NAIZ.INFO
BILBO
Eroskiko ekarpenen auziko epaiaren berri izan ostean BBVAren iturriek Europa Pressi adierazi diotenez, sententzia «errespetatu eta obeditu» egiten du bankuak.
BBVAren zerbitzu juridikoak epaiaren edukia aztertzen ari dira eta horren arabera helegitea jarriko duten ala ez erabakiko dute.