‘Equipazo’ kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak
Aurtengo sanferminek badute kartela: ‘Equipazo’. Santu beltzarana eta festetako pertsonaia nagusiak ageri dira Ignacio Domenech alikantearraren lanean.
NAIZ.INFO
IRUÑEA
Iruñeko Udalak gaur eman du ezagutzera aurtengo sanferminetako irudia: ‘Equipazo’ izenburua du eta Ignacio Domenech alikantearrak egin du.
Festetako pertsonaia nagusiak biltzen ditu kartelak: zezena, Caravinagre kilikia, txistularia, Ernest Hemingway idazlea eta Juan Jose Padilla toreatzailea.
Zortzi finalisten artean garaile atera da ‘Equipazo’ kartela. Apirilaren 9 eta 28a bitartean bozketa bidez aukeratu dute iruindarrek. Parte hartu dutenen %25,3ren babesa jaso du, Udalak adierazi duenez.