Mobilizazio ixila egin dute Lasarte-Orian Ibon Fernandez Iradi aske uztea eskatuz
250 bat lagunek parte hartu dute Ibon Fernandez Iradi eta gainontzeko preso gaixo larriak aske uzteko mobilizazio ixila egin dute Lasarte-Orian.
NAIZ.INFO
LASARTE-ORIA
Ibon Fernandez Iradiren kontrako espetxe zigorra bertan beherauztea eskatzeko eta gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko mobilizazio ixila egin dute herritar ugarik Lasarte-Orian.
Gaiarekin kezkatuta dauden herritarrak deituta, lagun, senide eta herritarrek bat egin dute gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eta giza eskubideak errespetatzea eskatu duen manifestazioan.