Baskoniaren garaipen erosoa (87-67)
Gipuzkoa Basket taldeak irabazi gabe jarraitzen du bost jardunaldi jokatu diren arren. 74-59 galdu dute Malagan.
NAIZ
Bertans eta Vujacic jokalarien eskutik erraz gailendu da Baskonia Manresaren aurka (87-67). Denboraldia makal abiatu ostean, astebetean hiru garaipen eskuratu ditu jarraian talde gasteiztarrak.
Burua altxa ezinik jarraitzen duena Gipuzkoa Basket taldea da. Jokatutako bost partidak galdu baititu. Azken porrota Malagan jaso du (74-59).