Durangoko Azokak ireki ditu ateak
Goizeko 10.30ean zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak. Astelehenera bitartean, euskal kulturaren plaza bihurtuko dira Landako gunea baita herria bera ere. Ikasleentzat dira azokako lehen orduak. [DURANGO/NAIZ AGENDAN]
NAIZ
DURANGO
10.30ean ireki ditu ateak Durangoko Azokak, Shakti kontortsionistaren ikuskizunarekin. Ondoren, ikasleek Landako guneko kaleak hartu dituzte, beraientzat baitira lehen orduak.
Euskal Herriko 36 ikastetxetako 1.170 ikasle espero dituzte 49. edizio honetan eta Azokako gune guztiek elkarlanean antolatu dituzten tailer eta ekitaldietan parte hartuko dute.
Azoka, nolanahi ere, publiko osoarentzat ere egongo da zabalik. Inaugurazio ekitaldi ofiziala 18.30ean hasiko da.