Athleticek eta Realak huts egin dute emakumezkoen Lehen Mailan
Zuri-gorriek partida berdintzea lortu dute azken minutuetan Huelvako Sportingen zelaian (2-2) eta Realak berriz, galdu egin du Levanteren aurka etxean (0-1).
NAIZ
Emakumezkoen Lehen Mailan ari diren talde euskaldunentzat ez da jardunaldi oparoa izan. Athletic laugarren postura jaitsi da sailkapen nagusian Huelvako Sportingen zelaian berdindu ondoren (2-2). Zuri-gorriek azken minutuetan lortu dute berdinketaren gola.
Beste alde batetik, Realak galdu egin du Zubietan Levanteren kontra (0-1).