Langile bat hil da Lakuntzan, altuera batetik erorita
Langile bat hil da Lakuntzako Sakana S. Coop. fundizioan, Nafarroako Gobernuak berri eman duenez. Altuera batetik erori eta garezurreko traumatismoa izan du.
NAIZ
LAKUNTZA
Lakuntzako Sakana S. Coop. fundizioan lan istripua izan da eguerdi partean eta behargin bat hil da, Nafarroako Gobernuak berri eman duenez. Antza denez altuera batetik erori eta garezurreko traumatismoa izan du.
Azken 24 orduotan hil den hirugarren langilea da hau. Atzo beste bi behargin hil ziren, bata Zumarragako Arcelor Mittal lantegian eta bestea Areson, traktorearekin lanean ari zela.
Zumarragan, elkarretaratzea egin dute Arcelorren instalazioetan, enpresa batzordeak deituta.