Jon Enparantzaren isolamendu egoera eta dispertsioa salatu dituzte Donostian
Jon Enparantzaren isolamendu egoera salatzeko ‘Isolamenduari stop! Dispertsioari stop!’ lemapean mobilizazioa egin dute Donostiako Antiguo auzoan. Aldi berean, gainontzeko preso, senide eta lagunek pairatzen duten dispertsioa salatu dute.
NAIZ
Jon Enparantza preso Segoviako espetxean pairatzen ari den isolamendu egoera amaitzea exijitu dute Donostian egin duten mobilizazioan. Irailean ekin zioten dinamika honi eta orduan ere 500 salaketa aurkeztu zituzten eta mobilizazio eguna antolatu zuten eta baita Segovia eta Ocañako espetxeetara martxa bat ere.
Aldi berean, Antiguako gainontzeko preso politiko, senide eta lagunek pairatzen duten dispertsioa salatu nahi dute.