Bilbao Basketek irabazi egin du Murtziaren aurka (90-79)
Bilbao Basketek partida erabakita utzi du hirugarren laurdenean eta azken hamar minutuetan ez du arazorik izan garaipenari eusteko.
NAIZ
Partida hasieratik markagailuan ihes egitea lortu du Bilbao Basketek eta 14 puntuko aldea lortu du lehen laurdenean (28-14). Norgehiagoka erabakita utzi duen kolpea berriz, hirugarren laurdenean iritsi da (68-56) eta bilbotarrek ondo defendatu dute lortutako errenta azken laurdenean (90-79).
Talde bizkaitarrak indarra hartu du asteazkenean Banvit Bandirmaren aurka jokatu behar duen Eurokopako partida erabakigarrirako.