Iurgi Mendinueta preso donostiarra aske geratu da
Iurgi Mendinueta donostiarra Estremerako espetxetik irten da, baldintzapeko askatasunean geratu ondoren. 21:00ak aldera irten da espetxetik.
NAIZ
Iurgi Mendinueta aske geratu da gaur arratsaldean. Preso donostiarra baldintzapeko askatasunean geratu da eta Estremerako espetxetik irten da 21:00ak aldera.
Mendinueta 2009an atxilotu zuen Polizia frantsesak Burdeosen eta espaineratu egin zuten duela urtebete.