#Brigadak2017 kanpaina abiatu du Askapenak
Askapenak 2017ko brigada kanpaina abiatu du, ‘Borrokak uztartzen’ lelopean. Erakunde internazionalista sortu zenetik 30 urte beteko dira aurten.
Aurreko urteetako dinamikari jarraiki, Abya Yalako prozesuen jarraipena egingo du Askapenak, bizi duten egoera ezegonkorrari aurre egin eta Argentina/Uruguai, Bolivia, Brasil, Mexiko eta Venezuelan dauden erresistentzia esperientziak ezagutzeko. Horiei Kubarako brigada gehitu zaie aurten.
Bestalde, Europan, Herrialde Katalanetako brigadarekin batera, berrikuntza gisa, Bretainia-ZAD eta Italiako brigadak ere antolatu dituzte, «kapitalaren Europan herri zapalduetatik sortzen diren alternatibak ezagutarazteko».
Palestinara brigada ere izango da, «sionismorik gabeko Euskal Herria sortze bidean palestinar erresistentzia ezagutu eta Euskal Herrian BDZ kanpaina zabaltzeko».
Askapenak 30 urte beteko ditu aurten, herrien arteko joan-etorriko elkartasuna bultzatzen.