Iñaki Lerin aske gelditu da
Iñaki Lerin Ocañako espetxetik atera da gaur. Kartzelaren atarian, Berriozartik etorritako lagunak zeuden, berehala Nafarroarako bidea hartzeko prest. Herrian zain zituenek harrera beroa egin diote.
NAIZ
IRUÑEA
2012an atxilotu zuten Iñaki Lerin Ingalaterran, Antton Troitiñorekin batera, eta urtebete beranduago agintari espainiarren eskuetan utzi eta espetxeratu egin zuten.
Gernikako Akordioak Lerinen atxiloketa salatu zuen, beste batzuekin batera.
Ocañako espetxetik atera eta berehala hartu dute etxerako bidera eta, herrira iritsi berritan, harrera beroa egin diote berriozartarrek.